Gaiak

SUM BIO ´19

SUM Bilbao 2019, “XXI. mendeko hiriak mugitzen”

3 Gai

Mugikortasun iraunkorraren aldeko estrategia eta politika publikoak

Mugikortasun iraunkorraren aldeko estrategia eta politika publikoak.

Pertsonen nahiz salgaien mugikortasunaren ingurumen-eraginak eta gizarte-, politika- eta ekonomia-eraginak onartu izanak, energia berrien erabileran oinarritutako eredu efiziente eta iraunkorrera igarotzera bultzatzen ditu hiriak eta lurraldeak. 

Mugikortasun-eredu berriak abiarazi eta finkatzeko, politika publikoak edo “joko-arauak” taxutu behar dira, egile guztiak horren alde jar daitezen. Politika horiek hainbat eremu barne har dezakete, hala nola, gizarte-garapen barne-hartzailea, hiri-plangintza, osasuna, segurtasuna, ingurumena, teknologia eta berrikuntza. Eta politika horiek herritarrek (bottom-up), agintari eskudunek (top-down) edo politika publikoen sareen arteko nahasteak (policy networks) adieraz ditzakete. 

Funtsezkoa da, beraz, gaur egun administrazio publikoak toki-testuinguruan hiri-mugikortasun iraunkorreko eredu berriak taxutzea sustatzeko gauzatzen ari diren planak, programak eta proiektuak berraztertzea, baita norabide horretan aurrera egiteko hirien artean konpromisoa gidatu eta sortuko dituzten mundu-mailako arautze-esparruak eraikitzeko egokitasunari buruz eztabaidatzea ere.

Teknologia eta berrikuntza mugikortasun iraunkorrerako konponbideen sortzaile

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) dira mugikortasun iraunkorreko sistemak zentzuz garatzeko muina. 

IKTen eragina nabaria da mugikortasunaren balio-katean zehar, hauek ahalbidetzen baititu: ordezko erregaiak eta energia berriztagarriak erabiltzea, zeinek mugikortasunerako energien horniduraren ekosisteman eragina duten; negozio-eredu berriak sortzea, hala nola, elkarlaneko ekonomia eta beribil partekatua; softwareren bilakaera, zeinari esker aplikazio eta funtzionalitate berriez horni daitekeen; monitorizazioa, datu-kopuru izugarriak kudeatu eta kontrolatu, gorde eta ustiatzea eta horiek adimen artifizialean oinarritutako sistemak garatzen aplikatzea errazten duten sentsoreen bitartez; eta, oro har, transformazio-teknologien (IoTSP, errealitate birtuala eta areagotua, blockchain eta fabrikazio gehigarria, besteak beste) ekosistema garatzea. 

Horiek horrela, funtzionamendua eta kudeaketaren efizientzia areagotzeko eta mugikortasun-sistemek hirietan eragiten dituzten ondorio kaltegarriak murrizteko aliatu estrategikoak direla erakutsi dute IKTek.

Garapen sozioekonomikorako aukerak

Mugikortasun iraunkorra funtsezko faktorea da hiri-inguruetan garapen sozioekonomikorako aukera berriak ager daitezen, hiri barneratzaileak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak eraikitzeari egiten dion ekarpen ukaezinagatik ez ezik, ondasun eta zerbitzu berrien eskariaren bitartez (horiek ekoiztu eta ezartzeak ondorio biderkatzailea sortzen du garapenean) hainbat sektore ekonomiko bizkortzeko duen gaitasunagatik ere. 

Testuinguru horretan, mugikortasun iraunkorreko sistemak eraiki eta finkatu izanak, garraiobide efizienteak, fidagarriak eta seguruak (produktibitate-mailetan eta herritarren bizi-kalitatean eragin onuragarria dutenak eta airearen kutsadura-mailak murriztuko dituztenak) eskuratzeko arrailak txikiagotuko ditu eta, ondorioz, ingurumenari eta osasun publikoari onurak ekarriko dizkio eta balio-kate osoan zehar, berrikuntzarekin eta teknologiarekin loturiko enplegu eta negozio berriak sorraraziko ditu. 

Inolako zalantzarik gabe, agertoki aproposa da egile desberdinen artean sinergiak eraikitzeko, eta horiek behar bezala antolatzen badira, negozio berriak garatzeko aukerak sortuko dira eta, ondorioz, baita hiri-lurraldeetako lehiakortasun osoa ere.