BABESLEAK

Networking-a

Urrezko babesleak

BBK

BBK Kutxabanken % 57aren akziodun den banku-fundazioa da, eta honek ere Bizkaiko ekonomiaren sustapenean laguntzen du inguruko enpresetan egiten dituen inbertsioen bidez. Bi sarrera-iturri hauen etekinaz, Espainian biztanleko lehenengoa, eta tamainari dagokionez, bigarrena den Gizarte Ekintza gauzatzen du. Gizarte Ekintza honek balio sozial eta ekonomiko iraunkorra sortzen du, eta bizkaitar guztiak dira horren onuradunak.

Bizkaiko lurraldean kohesioa eta ongizatea sustatzeko apustuaren esparruan, mugikortasun jasangarria da lehentasunezko helburutzat daukan erronketako bat. Alde batetik, ezinbestekoa iruditzen zaio edozein gizarterentzat, dakartzan ingurumen-onurengatik, baina, gainera, BBKrentzat lehentasuna du mugikortasun jasangarriak lurralde historikoaren ekonomia- eta gizarte-ongizaterako.

Zilarrezko babesleak

IBIL

IBIL enpresa aitzindari eta liderra da ibilgailu elektrikoak kargatzeko teknologian eta zerbitzuetan, eta Espainian sare operatiboa zabalena du. Sare horrek kargatzeko 200 gune publiko dauzka; horietatik 50 karga arinekoak. Gainera,  kargatzeko 1.300 gune baino gehiago instalatu ditu enpresetan eta etxeetan.

IBIL 2010. urtean eratu zen,  EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Repsolen arteko lankidetza akordio baten bidez, mugikortasun elektrikoa eta bere karga sarea garatzeko behar diren teknologia eta azpiegiturak aurrera eramateko. Gaur egun, Espainian erreferentea da ibilgailu elektrikoak kargatzeko teknologiari, azpiegiturari eta zerbitzuei dagokienez.

GARAPEN TEKNOLOGIKO ETENGABEAN

IBILek plataforma teknologiko propio bat garatu du kargatzeko sare osoa kudeatzeari begira. Ibilgailu elektrikoen erabiltzaileen jarduna hobetzeko asmoz, IBILeko Teknologia Saileko adituek terminalen diseinu propioetan lan egiten dute, haien ergonomia eta erabilgarritasuna hobetzeko xedez, kargatzeko bide berriak garatzen dituzte, potentzia elektrikoaren erabilera optimizatzeko eta ibilgailuen kontsumoak aztertzen dituzte, kargatzeko sarea ahalik eta ondoen funtzionatzeko eta haren integrazioa sistema elektriko nazionalean era egokian egiteko. Horretarako, IBILen Kontrol Zentroa denbora errealean konektatuta dago Espainiako Sare Elektrikoaren ibilgailu elektrikoaren kudeaketarako sistemarekin (CECOVEL).

IBIL kooperazio teknologikoaren inguruko proiektu batzuetan ari da lanean, hala nola karga ultrarinari lotutako  E-VIA FLEX- E deritzonean, edo  CIRVE izeneko proiektuan, Iberiar penintsulan karga arineko korridoreak zabaltzeko.

IRIZAR E-MOBILITY

Irizar e-mobility enpresa hirietarako jarduera elektromugikortasuneko soluzio integralak eta pertsonalizatuak eskaintzeko sortu zen. Alde batetik, zero igorpen duten ibilgailuak egiten ditu, eta, beste batetik, kargarako, trakziorako eta energia biltegiratzeko beharrezkoak diren egin eta instalatzen ditu. Sistema horiek guztiak Taldeak osorik garatutako teknologiarekin diseinatuak eta fabrikatuak, eta Irizarren bermearekin eta zerbitzu-kalitatearekin.

Beraz, operadoreak alde on gehigarri bat du: enpresa batekin soilik hitz egin behar du proiektuaren fase guztietan. Prozesu horretan, aholku zehatzak, ibilgailuen arreta integrala, eta saldu osteko, mantentze-laneko eta konponketako (R&M) zerbitzua jasotzen ditu, neurrira.

Halaber, Irizarrek etengabe eguneratzen ditu autobusetan instalatutako sistemak. Horri esker, bi onura lortzen ditu: alde batetik, ibilgailu bakoitzaren balio-bizitza ahalik eta gehien aprobetxatzeko erronkari eraginkortasunez erantzutea, eta, beste batetik, bere aktiboen balioa optimizatzea. Eta flotak kudeatzeko sistema pertsonalizagarri bat ere eskaintzen du. Horren bidez, kostuen eta eraginkortasunaren jarraipen sakona egiteaz gain, flota bakoitzaren errendimendua eta errentagarritasuna optimizatu, eta gidatzean segurtasuna handitu daiteke.

Gaur egun, Irizar e-mobilityren ibilgailu-gaman, hiru modelo daude: Irizar ie bus, Irizar ie tram eta Irizar ie truck modeloak.

2018Ko maiatzean, Irizar e-mobilityk beste produkzio-lantegi bat inauguratu zuen.

Europako lehenengo elektromugikortasun lantegia

Irizar e-mobilityren lantegi berria Adunan dago, Gipuzkoan. Ia lau hektareako lursail batean, 18.000 m2-ko azalera eraikia du.

FCC

FCC Taldeak Hiritar Zerbitzuak eskaintzen 115 urte baino gehiagoko esperientzia du. Ingurumen-Zerbitzuetan, Uraren Kudeaketa Integralean eta Azpiegituren garapen eta eraikuntzan munduko liderretako bat da. Gaur egun 57.000 pertsona baino ditu eta 40 herri baino gehiagotan dago, urtero 6.000 milioi euroen negozioarekin.

FCC Taldearen barruan, FCC Ingurumen Saila da, hamahiru herrialdetako 5.000 udal baino gehiagotan, 60 milioi pertsonentzako ingurumen-zerbitzuak eskaintzen dituena. Hiri hondakinen eta industrialen kudeaketa integrala, mota ezberdinetako udal zerbitzuak (bilketa, kale garbiketa, gune berdeak, eraikinen garbiketa eta mantenua, eraginkortasun energetikoa…), kutsatutako lurzoruen errekuperazioa eskainiz.

Urtero 24 milioi hondakin tona inguru prozesatzen ditugu, 200 errekuperazio, birziklatze eta balorizazio energetikoa egiten duten instalazio aurreratu eta ekologikoetan. 3,5 milioi tona material birziklagarri tratatu ditugu eta hondakinetik Eratorritako Erregaia (CDRa)ekoizten ditugu. 300 MW potentzia elektriko ez fosil produzitzen ditugu.

FCC Ingurumen Sailean hondakinak baliabide bat bezala tratatzen dugu, berrerabiliz eta posible guztia birziklatuz eta gainerakoarekin energia berreskuratuz.